Gudari eguna

Gudari eguna, gudariak eta
aberria gogoratzeko eguna.
Txikik esan bezala, irailaren 27 hartan ez
baitzuten bera epaitu, herri osoa baizik.
Eta bera hilda, amak ez zuen seme bat galduko,
euskal seme-alaba ugari irabazi baino.
Gorputz ubelduen gainetik
iraungo baitu gure elkartasunak.
Doinu horiekin bat gatoz...
Zer da ba aberria
borrokari lotua dagoen herria ez bada?
Herri zapalduaren erresistentzia ez bada?
Zer dira gudariak, aberriagatik bizia
eman duten borrokalariak ez badira?
Gudarien heriotzaren biharamunean,
negarrez datozkigunean, esango diegu:
gure aberria ez da inoiz lurpean egongo,
askatasun haizearen kulunkan baitirau.
Zuek zarete gure aberria.