.

I Udako Iraultza Akademia. Uztailaren 13tik 17ra

2022ko uda honetan, I Udako Iraultza Akademia ospatuko dugu Behorlegin, Baxe Nafarroan. Uztailaren 13tik 17ra Kimuaren oinarrizko eduki teoriko zein praktikoetan sakontzeko aukera izango dugu: Dominazio Sistema, patriarkatua, kapitalaren kategoriak, ekologia politikoa, etika iraultzailea eta despatriarkalizazioa, nazio auzia eta abertzaletasuna. Formakuntza saioak elkarbizitza kolektiboan burutuko dira, mendi irteera eta kirol jarduerekin, baita ospakizunerako tartearekin ere.

Udako akademia honetan, formakuntza saioak elkarbizitza espazio informalekin uztartzen dituen ereduaren aldeko apustua egin nahi dugu. Formakuntza prozesu integrala ezin delako soilik aulki baten eseri eta hitzaldi bat entzutean oinarritu. Modernitate kapitalistak inposatzen digun denbora hautsi (egun batzuetan baino ez bada ere), elkarbizitza komunalaren adierazpenetan sakondu, eta horrela, pentsamenduaren garapen kolektiborako ateak ireki nahi dizkiogu. Horregatik, gure gomendioa egun guztietara hurbiltzea da, elkarrekin bazkaldu, mendira joan, bertan lo egin… Modu horretan, Udako Iraultza Akademiaren potentzial guztia askatu daitekeela uste dugu. Egonaldi guztira etortzea ezinezkoa balitz, gutxienez, gau bat edo bi igarotzea garrantzitsu ikusten dugu.

Lekua eta azpiegiturari dagokionez, lehenengo Udako Iraultza Akademia hau Behorlegiko Euskaledonia baserrian ospatuko dugu. Bertan, hau bezalako topaketak antolatzeko azpiegitura badute: sukaldatzeko lekua, aterpea, komunak, menajea (platerak, edalontziak, kubiertoak)… Partaide bakoitzak lo egiteko sakua eta esterilla/koltxoia eramatea gomendatzen dugu.

Azkenik, logistika kontuak aldez aurretik antolatzeko eta plaza mugatuak egongo direnez, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako kontaktua@kimua.eus emailera idatzi.

Egunero izango dugun egitaraua:

– 7:45 Esnatu
– 8:00-8:45 Kirola
– 8:45-9:45 Gosaria
– 9:45-12:45 Formakuntza
– 13:00-15:00 Bazkaria
– 15:00-17:00 Formakuntza
– 17:00-20:00 Aisialdia
– 20:00 Afaria

Edukiei dagokionez, honakoak izango dira, egunez egun, landuko ditugun edukiak:

Uztailak 13 asteazkena

– Goizean zehar harrera
– 15:00-16:00 Dominazio Sistema
– 16:30-19:30 Patriarkatua (ez mixtoa)

Uztailak 14, osteguna

– 9:45-12:45 Kapitalaren kategoriak I
– 15:00-17:00 Kapitalaren kategoriak II

Uztailak 15, ostirala

– 9:45-12:45 Kolonialismoa eta nazio auzia
– 15:00-17:00 Ekologia politikoa

Uztailak 16, larunbata

– 9:45-12:45 Etika militantea I
– 15:00-17:00 Etika militantea II

Uztailak 17 Igandea

– 9:45-12:45 Proposamen politikoa: Euskal Herriko Komunen Sistema
– 15:00-17:00 Balorazioa
– 17:00 Agurra

HURRENGO TESTUA