Maiatzak 1

Garai batean, oraindik mundu hontan marxistak geratzen zirenean, edo izaten zirenean, Marxismoaren barruan bazeuden definizio batzuk. Eta hoietatik bat zan materialismo dialektikoa, konplikatua zan baina bazan gauza bat, materialismo dialektikoa deitzen zan. Kontradikzioen gaindipena eta abar.

Gero bazan bat, marxistek berek asko kritikatzen zutena: materialismo bulgarra. Bulgarrak esan nahi du, ba, pentsatzen dezunean materiaren arazoetatik sortzen zaizkizula gauza guzi guzi guziak, eta mekanikoki sortzen direla.

Baina nik esango nuke bazegoela, eta badagoela, materialismo bat, ta nik hori gaur ere azpimarratzen dut: materialismo poetikoa. Horrek zer esan nahi du: nik sinisten dut denak materiatik sortu ginela, materiaren zati bat gerala, baino era berean hortik prozesu batzuen arabera sortzen dira, baita ere, ispirituari, adimenari, sensibilitateari, fedeari dagozkion, eta poesiari eta arteari, dagozkion fenomeno eta adierazpen berezi horiek.

Azkenean gure historia, lur puxka miserable bat izanik, nola edo hala, dignitatea eta duintasuna, eta gizatasuna lortu nahia… nahia: ez dugu askotan lortzen, baina... Aspaldiko histori hau gaur berriz kantatu nahi dizuet.

 

Izarren hautsa. Xabier Lete. 1992-10-02

 

GORA DESJABETUON BORROKA!