Begoña Garcia Arandigoien, Alba

1990ko irailaren 10ean, Salvadorreko ejertzitoak Begoña García Arandigoien erail zuen Santa Anan, FMLNaren frenteetako batean lanean zegoenean, El Salvadorreko nazio askapenerako gerrilla.

1966ko martxoaren 11an jaio zen Begoña, Alba bezala ezagutua izan zen emakume euskalduna. Puente la Reinan hazia, 1989an bukatu zituen medikuntza ikasketak. 

Nafarroako hospitalean lanean hasi eta urte berean, dena utzi eta Nicaraguara bidaiatu zuen, medikuntza lanak bertan egiteko. Hortik Salvadorrera bidaitu zuen, gerra zibilean parte hartu eta bere osasungintza ezagutzak eskaintzeko. FMNLarekin elkartasunean aritu zen Salvadorreko ejertzitoaren atzaparretan erortzen ziren zaurituak sendatzen. 

Bere bizitza osoa eman zion askatasunari, bere alde lerrokatuz. Euskal Herrian zuen bizitza eta etorkizunari bira emanez, desjabetuen alde eta haiekin batera borrokatzea erabaki zuen. Bere patua aldatzeko ausardia izan zuen, eta gaur egunera arte eredugarria dugu bere irmotasuna. 

Begoñak ez zuen soilik bere bizitza eman. Izan ere, 7 hileko haurdunaldia zuen eraila izan zenean. Gaur, patriarkatuak ezartzen digun amatasun forma zapaltzailearen aurkako borrokaren eredu gisa aurkezten zaigu. 

Eskerrik asko hainbeste emateagatik. 

Herriak ez zaitu ahaztu.