Ate guztiak irekiko dituen giltza

Gaurko egunez duela 115 urte, 1907ko abenduaren 26tik 1908ko urtarrilaren 9ra, New York City-ko East Side auzoan bizi ziren 10.000 maizter inguruk, gehienbat ekialdeko Europatik heldutako migratu judutarrek, Maizterren Greba historiko batera deitu zuten.

Langabetze masibo eta erabateko miseria sorrarazi zuen depresio ekonomiko baten baitan, propietarioek 33%ko alkiler igoera inposatzen saiatu ziren. "Propietarioaren aurka borrokatu Zar-aren aurka borrokatuko bazendu bezala" aldarrikapena erabiliz, maizterrek garaipen partzial bat lortu zuten; 2.000 etxebizitzentzat alokairua era aipagarri batean murriztuz.

New York-eko 1907ko Maizterren Grebaren buruan zebilen punta-puntako andra batek ekintza bateraturantza bideratu zuen maizterren haserrea. Pauline Newman, Lituaniatik EEBBtara 1901an 9 urte zituela heldu zen andra, 1881 eta 1924 urteen artean pogromoetatik1 ihesean herrialdera heldu ziren bi milioi judutarren artean zegoena. Umetatik lanean ibilia zen; hasieran ilearentzako orraziak egiten, beranduago Triangle Shirtwaits Factory famatuan jarraitzeko.

Bere jaioterrian ideia sozialistek eragin handia izan zuten Newmanengan; berton sindikalista bati "Talmud-aren tomo ororen atzean Marx-en tomo bat aurkitu genezake" entzu izanak sakonki markatu zuen. Gazte zela, sinagogetako genero bereizketaren aurka borrokatu zen; baita andren eskolarizazioaren alde antolatu ere, zeina debekaturik baitzegoen tradizio judutarrean. Bere formazio politikoak EEBBtan jarraipena topatu zuen, Yiddish hizkuntzan argitaratzen zen eta tirada masiboa zuen Daily Forward egunkari sozialistan idatziz eta orduko hainbat intelektual sozialista batzen zituen eztabaida taldetan parte hartuz.

"East Side-eko Arc-eko Joana" bezala ezagutzen hasia zen Newman, etxebizitzaren alorrean, lan-sindikalgintzan, sozialismoan, andren bozka eskubidearen alde edota genero berdintasunaren alorreko borroketan hartu zuen lidergotzagatik. Oso paper garrantzitsu bat bete zuen International Ladies´Garment Workers´Union (ILGWU) sindikatua sortzerako momentuan eta "20.000en matxinada"2 ehungintzan ematen zen explotazioaren aurkako ekintza antolatzeko momentuan. ILGWU sindikatua esparru laboraletik harago joan zen, jakien prezio altuegien kontrako protesta eta boikotetan parte hartu zuelarik. Orduko New York Times egunkarian "East Side-ekoek zeozer gustoko ez dutenean greba egiten dute" baieztatzen zen, Europatik heldutako andra sozialista judutarrek sortutako klase gatazka kultura horri zeharkako aipamena eginez.

Gaur eguneko New Yok City-ra etorrita, eraikinen propietarioek 240.000 salaketa inguru daramatzate aurrera alokairuen atzerapenak direla medio; inoiz eman den etxebizitzarik gabeko pertsonen gorakadarik haundienagaz mehatxatuz. Baina badago arazo honen aurka antolatu den maizterren antolakuntzarik: CASA (Community Action for Safe Apartments) Bronx auzoan, besteak beste; Pauline Newman eta ILGWU sindikatuak utzitako ondare historikoari ohore eginez.

  1. Pogromo bat (errusieraz погром, pogrom: ‘hondamen’) jendetza batek burututako jipoitze batean datza, aurretik planeatutakoa edo ez, tale zehatz baten aurka, etnikoa, erlijiosoa edo bestelakoa, euren ondasunak sustzitu edota indarrez kenduz (etxeak, dendak, tenplu erlijiosoak, etab.).  Batez ere komunitate judutarraren aurkako erasoak zehazteko erabilitako hitza izan da, nahiz ta beste talde batzuei loturik ere agertzen den.
  2. ILGWU andren sindikatuak grebara deitu zuen 1909. urtean ehungintzan jasandako gehiegikeriak zirela eta. Milaka langile (gehienbat italiar eta judutar andrak) batu ziren 11 aste iraun zituen greba honetara